ZAINTZA

Ikastola eta ikastetxei zuzendutako zerbitzua da. Goiz zein arratsaldez egiteko aukera eskaintzen da,ikastolen eta familien beharren arabera. Zerbitzuak, ludotekaren eredua bideratzen du, jolasak, mahai jokoak, irakurketa,  margoketa…ekintzak burutzen direlarik.

HARRERA: Hezitzaileak modu pertsonalizatu batean jasotzen ditu haurrak. Familia bakoitzarekin oinarrizko harremana finkatu eta ikaslearekin lotura afektiboa bilatzen du zaintzara lasai eta gustura joan dadin. 2 urteko haurrekin egokitzapen prozesua ere egiten da (ez da derrigorrezkoa), zaintzara hasi baino astebete lehenago, gurasoekin gela eta hezitzailea ezagutzen dituzte.

EGONA: Nahiz eta gela txokotan banatu (gunea 1: Mahai jokoak, margoketa, irakurketa eta puzzleak; 2 gunea: Txikien eraikuntzak, panpinak, trenak; gunea 3: Handien jolasak, eraikuntzak eta gunea 4: Atari edo espazio zabala, baloia, sokak…erabiltzeko), ikasleen izaera eta ezaugarrien arteko anitztasuna euren garapenerako positiboak dira eta , adin ezberdinen arteko harremanak sustatzen dira, txikien segurtasuna bilatzen.

AGURRA: Gela txukundu eta ikasle guztiak alfonbretan esertzen dira, handiek bere gauzak hartu (motxilak, aterkiak, txamarrak…) eta txikiei hezitzaileek banatzen dizkiete. Lasaiketa ariketak egiten dira ere batzuetan gelara lasai joateko edota ospakizun berezietan kantak gogoratzen ditugu. Geletara hileran (handiak) edota trenean (txikiak) joaten dira.

ESKATU ZURE DOSSIERRA

AISIALDI ETA DENBORA LIBRERAKO BESTE EKINTZAK