Gimnastika erritmikoa

Gimnastika erritmikoa, musika, balleta eta  dantza,  soka, pilota, uztaia, mazoak eta xingola tresnekin tartekatzen dituen diziplina da.

5 urteetatik aurrerako neska mutil guztientzako proposatzen dugun ekintza da hau. Guztientzako kirol bikaina!

Badira 25 urte baino gehiago gimnastika erritmikoko ekintza garatzen hasi ginenetik eta denbora honetan aurrera pauso asko eman ditugu. Urte hauetan bai gimnasta kopuruan bai kalitatean asko hobetu dugu (horren islada kudeaketa aurreratuaren diploma eta 3K).

Gipuzkoako 20 heziketa zentroetan eskaintzen dugu ekintza hau eta gaur egun 400 gimnasta baino gehiago dihardute gurekin kirol honetan. Heziketa eta kirol honengatik sentitzen dugun grina egunez egun hobetzera bultzatzen gaitu.

Tximeletan lan egiten duten profesionalak, beharrezko esperientzia , ezagutza eta titulazioa dute gimnastak gozatzen duten bitartean ezagutzak bereganatu ditzaten. Entrenatzaile eta monitoreen %95a harrobitik irten dira; kirol honetan gimnasta bezala hasi ziren, gure alboan hazten joan dira eta gaur egun urte hauetan beraganatutako balore eta ezagutzak txikienei transmititzen dizkiete.

Gure helburua neska mutilek gimnasiaz gozatzea, eta bizimodu aktibo eta osasuntsua sustatzea da. Beti ere kirol honek etorkizunerako ematen dizkien bakarkako zein taldeko balore eta gaitasunak ahaztu gabe. Denon artean osatzen dugun familia handia hau handitzen jarraitzea espero dugu. Aupa marea gorria!

Tximeletan gimnasia erritmikoaren barruan diziplina eta kategoria desberdinak lantzen ditugu:

Eskola taldeak: Jarduera hau eskoletan lantzen dugu.

Lehia taldea: Klubaren barruan A, B eta C mailako lehia taldeak daude eta bakarka edo/eta taldekako eran parte hartzen dute. ( Lehiaketa taldearen partaide izateko sarrera frogak egin daitezke. Info+ 943 11 63 42)

INFORMAZIO ESKAERA

ESKOLAZ KANPOKO BESTE JARDUERAK