TXIMELETA TOPAKETA

Escrito porTximeleta Taldea 5 maiatza, 2018

Aurten Tximeleta Topaketa Usurbilgo Oiardo kiroldegian ospatuko dugu Maiatzak 12 arratsaldez eta maiatzak 13 goizez. Ekitaldia hiru txandatan antolatuta dago lehenengoa maiatzak 12, 16:45etan hasiko da eta 18:00etan bukatuko da, bigarrena maiatzak 13, 9:40etatik 11:00etara eta hirugarrena eta azkenekoa maiatzak 13, 12:05etan hasiko da eta 13:40etan amaiera emango diogu ekitaldiari.

Emanaldian, Donostia, Pasaia, Oiartzun, Usurbil eta inguruko 350 neska-mutil inguruk parte hartuko dute. Egun osoan zehar gimnastika erritmikoa ikusteko aukera edukiko duzue dohainik.

 

Tximeleta taldetik familia eta lagun guztiei aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu beti erakusten duzuen jarrera eta laguntza positiboagatik.

 

Animatu eta etorri guretzat hain polita eta berezia den egunaz gozatzera!

No hay comentarios
1

TE PODRÍA INTERESAR

Iruzkina uztea

*