Eskolaz kanpoko ekintzak

Jarduera bat adin bakoitzarentzat

Ikastetxeetan, kiroldegietan eta gure instalazioetan. Kirolak, artistikoak, ekintza alternatiboak eta ikastetxe eta familientzako zerbitzu gehigarriak, denak euskaraz eta profesional tituludunekin.

Gimnastika akrobatikoko taldea figura bat egiten

Mugimendua, taldea eta osasuna

Kirolak

6 jarduera

Gimnastika erritmikoa LH1+

Gimnastika erritmikoa

Gimnastika erritmikoa, musika, ballet-a eta dantza: soka, pilota, uztaia, mazoak eta xingola tresnekin tartekatzen dituen diziplina da.

Gimnastika akrobatikoa LH1+

Gimnastika akrobatikoa

Akrobaziak, oreka eta taldeko figurak uztartzen dituen jarduera, indarra, malgutasuna, koordinazioa eta elkarlana modu dibertigarrian garatzeko.

Gimnastika dibertigarria HH3 – LH2

Gimnastika dibertigarria

Jolas, zirkuitu eta mugimendu-jardueren bidez, haurrek oreka, koordinazioa, malgutasuna eta gorputz-trebetasunak modu ludiko eta dibertigarrian garatzen dituzte.

Tenisa HH5+

Tenisa

Jolas eta ariketa dinamikoen bidez, haurrek tenisaren oinarrizko teknikak ikasten dituzte, koordinazioa, arintasuna eta kontzentrazioa garatuz.

Gurpil kirolak LH1+

Gurpil kirolak

Skate, patinak eta gurpilen gaineko beste kirol batzuk ezagutzeko jarduera dinamikoa, oreka, koordinazioa, trebetasuna eta konfiantza modu dibertigarrian garatuz.

Judoa LH1+

Judoa

Jolas eta ariketa progresiboen bidez, haurrek judoaren oinarrizko teknikak ikasten dituzte: erorketak, oreka, indarra eta gorputz-kontrola. Errespetua, diziplina eta autokonfiantza lantzen dituen borroka-kirola.

HH = Haur Hezkuntza · LH = Lehen Hezkuntza · DBH = Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Dantza, antzerkia eta sormena

Artistikoak

8 jarduera

Zirkua HH4 – LH6

Zirkua

Zirkuko material eta pertsonaien bidez, haurrek oreka, akrobaziak, gorputz-kontrola eta talde-lana lantzen dituzte, jolas eta zirkuitu dibertigarrien bidez.

Sormen tailerra HH5 – LH6

Sormen tailerra

Saio bakoitzean, adinera egokitutako eskulan eta sormen-proposamen berrien bidez, haurrek irudimena, motrizitate fina eta autonomia garatzen dituzte, material eta teknika desberdinak erabiliz.

Antzerkia HH5+

Antzerkia

Jolas, inprobisazio eta antzezpenen bidez, haurrek pertsonaiak eta istorioak sortzen dituzte, irudimena, gorputz-adierazpena, komunikazioa eta talde-lana garatuz.

Marrazketa HH5+

Marrazketa

Marrazketa-teknika eta material desberdinen bidez, haurrek sormena, irudimena eta motrizitate fina garatzen dituzte, beren ideiak eta emozioak artistikoki adieraziz.

Hip-Hop edo Zumba LH1+

Hip-Hop edo Zumba

Saio bakoitzean dantza-estilo eta pauso berriak ikasten ditugu, koreografiak eta inprobisazioa landuz. Erritmoa, koordinazioa, gorputz-adierazpena eta sormena garatzen ditugu modu dibertigarrian.

Musikala LH1+

Musikala

Antzerkia, dantza eta musika uztartuz, haurrek abestiak, koreografiak eta istorioak lantzen dituzte, gorputz-adierazpena, erritmoa, sormena eta talde-lana garatuz.

Argazki eta bideoa LH3+

Argazki eta bideoa

Argazkiak ateraz, bideoak grabatuz eta proiektu sortzaileak prestatuz, haurrek ikus-entzunezko teknikak ikasten dituzte, sormena, komunikazioa eta talde-lana garatuz.

Ballet HH5 – LH6

Ballet

Dantza klasikoaren oinarrizko teknika musikaren eta jolasaren bidez: jarrera, malgutasuna, oreka eta koordinazioa. Haurrek gorputz-kontzientzia, diziplina eta gorputz-adierazpena garatzen dituzte giro goxo batean.

TXIMDANCE

Agertokira igotzen gara

Hip-Hop taldeek ikasturtean zehar ikasitakoa ikuskizunetan erakusten dute: koreografiak, talde-lana eta agertokian gozatzea.

TXIMDANCE · Hip-Hop
TXIMDANCE · Hip-Hop
TXIMDANCE · Hip-Hop
TXIMDANCE · Hip-Hop

Emozioak, hizkuntzak eta jolasa

Ekintza alternatiboak

9 jarduera

Yoga edo Mindfulness HH5 – LH6

Yoga edo Mindfulness

Lasaitasunerako espazio bat sortzen dugu, arnasketa, erlaxazioa eta arreta osoa lantzeko. Haurrek emozioak kudeatzen ikasten dute, kontzentrazioa eta ongizate emozionala sustatuz.

Txiki-erritmoa HH5 – LH2

Txiki-erritmoa

Musika, dantza eta jolas erritmikoen bidez, haurrek koordinazioa, gorputz-adierazpena eta sormena garatzen dituzte, erritmoaz eta mugimenduaz gozatuz.

Txiki-Tximeleta HH5 – LH2

Txiki-Tximeleta

Ikasturtean zehar hiru jarduera uztartzen ditugu, talde bakoitzaren beharretara egokituta: musika, gimnasia dibertigarria, sormena, zirkoa, yoga, emozioak, herri kirolak eta beste hainbat.

Idazkera digitala (mekanografia) LH1 – LH6

Idazkera digitala (mekanografia)

Euskarazko Hatz10 programaren bidez, haurrek teklatua modu egokian erabiltzen ikasten dute, idazteko abiadura, zehaztasuna eta autonomia garatuz.

Ipuin interaktiboa HH5 – LH2

Ipuin interaktiboa

Ipuin, jolas eta antzezpenen bidez, haurrak istorioen protagonista bihurtzen dira, irudimena, sormena, ahozko adierazpena eta emozioak landuz.

Oxford (ingelesa) HH5 – LH6

Oxford (ingelesa)

Oxford metodologiaren bidez, haurrek ingelesa modu dinamikoan ikasten dute, ahozko komunikazioa, entzumena, hiztegia eta gramatika landuz, beren adin eta mailara egokituta.

Arin! LH1 – LH6

Arin!

Neuroikaskuntzan oinarrituta, jolas eta erronken bidez arrazoiketa logiko-matematikoa, pentsamendu kritikoa eta talde-lana garatzen ditugu.

Kitsune HH4 – HH5

Kitsune

Haur Hezkuntzako haurrentzat zuzendutako programa, jolasen bidez matematika manipulatiboa, adimen emozionala eta psikomotrizitatea lantzeko, garapen integrala sustatuz.

Emozioekin jolasten HH5 – LH6

Emozioekin jolasten

Jolas, abesti, ipuin eta talde-dinamiken bidez, haurrek emozioak identifikatzen, adierazten eta kudeatzen ikasten dute, autokonfiantza, enpatia eta ongizate emozionala indartuz.

Zerbitzu gehigarriak

Zerbitzu gehigarriak

Eskolaz kanpoko programa osatzeko zerbitzuak, ikastetxe bakoitzaren eta familien beharretara egokituak.

Zaintza HH – LH

Zaintza

Haurren zaintza eta ongizatea bermatzeko zerbitzua, ingurune seguru eta atsegin batean. Jolas eta jarduera egokituen bidez, haurren aisialdia aberasten dugu, familien kontziliazioa erraztuz.

Akademia LH – DBH

Akademia

Irakasle baten laguntzarekin, haurrek ikasgai desberdinetako zalantzak argitu eta edukiak indartzen dituzte, bakoitzaren erritmo eta beharretara egokitutako laguntza pertsonalizatuaren bidez.

Jolasgune aktibo eta inklusiboak HH – LH2

Jolasgune aktibo eta inklusiboak

Ikastetxeetako jolasguneak dinamizatzen ditugu, bost gune desberdinen bidez: energia, esplorazioa, sormena, lasaitasuna eta Tximeleta puntua. Gune bakoitzean jarduera eta jolas anitzak proposatzen ditugu, haur guztien parte-hartzea, inklusioa eta elkarbizitza sustatzeko.

Guraso elkarteen kudeaketa

Guraso elkarteen kudeaketa

Guraso elkarteen kudeaketa errazten dugu: alta eta bajak, izen-emateak, familiekin komunikazioa eta kobrantzak. Horrez gain, begiraleen kontratazioa eta hiruhileko txostenak eskaintzen ditugu.

Nola funtzionatzen du?

  1. 01

    Ikastetxearekin diseinatu

    Ikastetxe edo guraso elkarte bakoitzarekin programa adosten dugu: jarduerak, ordutegiak, espazioak eta ratioak.

  2. 02

    Izena eman

    Familiek webgune honetan bertan ematen dute izena. Plaza baieztatu eta taldeak osatzen ditugu.

  3. 03

    Jarraipena eta txostenak

    Koordinatzaile bat beti eskuragarri eta hiruhileko txosten pertsonalizatua ikasle bakoitzarentzat.

Prest zaude? Eman izena minutu batean

Bete formularioa eta plaza baieztatuko dizugu. Zalantzarik baduzu, deitu edo idatzi WhatsApp bidez.

WhatsApp bidez idatzi