Atzo Europa Kongresu eta Erakusketa Jauregian egon ginen Kudeaketa Aurreratuaren Diploma jasotzeko hirugarren urtez jarraian, Euskaliteko ebaluaketa taldearen kontraste positiboaren ondorioz. Hau da Eusko Jaurlaritzak berrikuntza eta hobekuntzarekin konpromezua duten erakundeak bide horretan jarraitu dezaten animatzeko eta egindako lana aitortzeko modua. Konpromezuak hurrengoak dira;
Epe luzerako ikuspegi bat sortzea argi zehaztutako ESTRATEGIA batekin.
BEZEROEI balio diferentziala eskaintzea
PERTSONENGAN elkarbanatutako proiektu baten partaide sentimendua sortzea.
BERRIKUNTZA elkartearen arlo guztietan aplikatzea.
Interes talde ezberdinentzat EMAITZAK lortzea modu orekatu eta iraunkorrean.
Zorionak Tximeleta taldearen parte hartzaile guztioi, gurekin elkarlanean zabiltzaten guztioi eta guregan konfidantza duzuen guztioi, enpresa, erakunde, eskola, ikastola, Udaletxe eta guraso guztioi, baina aipamen berezia gure ikasle guztiei, haiek baitira egunez egun hobetzeko energía transmtitzen digutenak, onarpen hau guztiona da!! Eskerrikasko!