Gurekin lan egin!

Bat egin taldearekin

Ikasturte osoan zehar eta udan, Gipuzkoako ikastetxeetan eta udalekuetan lan egiteko pertsonak bilatzen ditugu: haurrekin gozatzen dutenak, arduratsuak eta euskaraz bizi direnak.

Zer profil bilatzen ditugu?

Aisialdiko begiraleak

Eskolaz kanpoko ekintzetarako, zaintzarako eta udalekuetarako. Begirale titulua baloratzen da.

Kirol-entrenatzaileak

Gimnastika erritmikoa eta akrobatikoa, judoa, tenisa, multikirolak… Federazioko titulazioa edo kirol zientziak.

Dantza eta arte eszenikoak

Hip-hop, zumba, ballet, musikala, antzerkia eta zirkua irakasteko profesionalak.

Hezitzaileak eta psikologoak

Magisteritza, pedagogia, psikologia edo psikopedagogia: akademia, tailerrak eta programa bereziak.

Zer eskatzen dugu

  • Euskaraz lan egiteko gaitasuna
  • Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa
  • Arduraz eta ilusioz lan egitea haurrekin
  • Eguerdiko eta arratsaldeko ordutegian lan egiteko aukera

Zer eskaintzen dugu

  • Lan-esperientzia aberasteko aukera
  • Prestakuntza eta koordinatzaile baten laguntza
  • Ikasturteko egonkortasuna eta udan lan egiteko aukera
  • 30 urtetik gorako ibilbidea duen talde profesionala
  • Ordutegi malgua

Horrelakoa da gure taldea

Begiraleen eguna

Gurekin lan egin!

Bete formularioa

Elkarrizketa egin aurretik betetzeko formularioa.

1Zure datuak

2Non eta zer

Zonalde hauetako ikastetxeetan lan egiten dugu kurtsoan zehar, interesatzen zaizkizunak aukeratu Bat edo gehiago aukeratu ditzakezu
Aukeratu…
Ze estraeskolar mota ematen ikusten duzu zure burua? Bat edo gehiago aukeratu ditzakezu
Aukeratu…

3Noiz

Ze egunetan daukazu disponibilitatea? Bat edo gehiago aukeratu ditzakezu
Aukeratu…
Ze ordutegietan daukazu disponibilitatea? Bat edo gehiago aukeratu ditzakezu
Aukeratu…

4Esperientzia eta kurrikuluma

WhatsApp bidez idatzi