GURE COVID 19 PROTOKOLOA

Language of the Sea

Escrito porTximeleta Taldea 10 apirila, 2019

Gure itsasoak babesteko helburuarekin, iparraldeko hainbat elkartek Lacunzak antolatutako Language of the Sea sentsibilizazio eta akzio ekitaldian parte hartuko dugu.  Gurekin bat egin plastikoak biltzen eta itsasoarekin lotutako doako jardueretan parte hartzen. Lacunza beste elkarte batzuekin lankidetzan familian pasatzeko goiz dibertigarri bat antolatu du planeta zaintzearen garrantziaz jabetzeko.

MAIATZAK 4EAN, 10:00ETAN ZURRIOLAKO HONDARTZAN

Talde txikietan banatuko gara hondartza garbitzeko, mareak zergatik ekartzen dituen hainbeste zikinkeria ulertzeko eta planeta hobeto zaintzen ikasteko. Familian etortzera animatzen zaituztegu, oraindik alderdi honetan asko ikasi behar dugu.

Lacunzako irakasleek jarduera ingelesez gidatuko dute eta beste elkarte batzuk euskaraz (Tximeleta) eta gaztelaniaz egingo dute. Gainera, Language of the Sea-rekin bat egin dugun ainbat pertsonek, 11: 00etan hasiko diren doako jarduerak eskainiko ditugu. Lekuak mugatuak dira:

  • Doako surf hastapen saioa Zurriola Surf eskolaren eskutik – 12 plaza
  • Doako Yoga saioa Nazarenaren eskutik – 20 plaza
  • Doako Gimnastika Akrobatikoko saio Tximeletaren eskutik – 25 plaza

Maiatzaren 4an goizeko 10:00etan Zurriolako jatetxeen arrapalan itxarongo zaituztegu. Mesedez, adi egon Lacunzako eta Tximeletako sare sozialetara, zeren eta, euria egiten badu jarduera bertan behera geratuko da. Ekitaldia burutuko ez bada ostiral arratsaldean sare sozialen bidez jakinaraziko dizuegu.

No hay comentarios
0

TE PODRÍA INTERESAR

Iruzkina uztea

*