Uda honetan, Donostiako auzo ezberdinetako haurrekin talde handi bat elkartuko gara. Batzuen artean, Loiolako Erriberatakoak, Grosekoak, Amarakoak, Aietekoak… Honez gain, urteroko MaryWard eta Santo Tomaseko udalekuetan lanean egongo gara.
Jolas, eskulan eta musikaz inguratutako aste tematiko oso dibertigarriak ditugu aurretik, besteak beste: naturaz gozatzen, aktiba zaitez, bidaiatzen, goazen zirkora eta ni sortzaile. Horretaz gain tailer berezi ugari egingo ditugu: malabarrak, zumba, ipuin kontaketa… Gainera irteera anitzez gozatzeko aukera edukiko dugu: Aquariumean, Eureka Zientzia museoa, Hernaniko igerilekuak, Galaxy Park…
Elkar ikusteko irriketan gaude!