Haurrak eta begiralea jolasean ikastetxeko patioan

Familiak · Ikastetxeak · Guraso elkarteak

Eskolaz kanpoko ekintzak eta hezkuntza-zerbitzuak Gipuzkoan

Ikastetxe, Guraso Elkarte eta familientzako kirol, aisialdi eta hezkuntza proiektuak sortu eta kudeatzen ditugu, pertsona guztien ongizatea eta garapen pertsonala sustatuz.

Jaitsi
4,6 Google-ko balorazioa
  • +30

    ikastetxe

  • +30

    urteko esperientzia

  • +1.500

    ikasle

  • +40

    profesional

Zer eskaintzen dugu?

Lau bide, helburu bakarra: ongizatea

Gimnastika akrobatikoko taldea figura bat egiten
01

Eskolaz kanpoko ekintzak

Kirolak · Artistikoak · Ekintza alternatiboak · Zerbitzu gehigarriak

Ikastetxeetan, kiroldegietan eta gure instalazioetan, etapa guztietan garapen integrala lantzeko jarduera ugari, adin bakoitzari egokituta.

Gehiago jakin
Haurrak hondartzan udalekuetan
02

Aisialdia eta udalekuak

Uda · Aste Santua · Gabonak

Aisialdi-programak eta bestelako jarduerak antolatzen ditugu, ikastetxe bakoitzaren behar eta nahietara egokitutako proposamenekin.

Gehiago jakin
Nola ikusten dira gure tailerrak?
03

Tailerrak eta psikologia praktikoa

PsikoSkills · Psikologia praktikoa gazteentzat

Gazteek gazteentzat sortutako tailer dinamikoak: adimen emozionala, autoestimua, estresaren kudeaketa, pantailak, lidergotza…

Gehiago jakin
Haurrak urtebetetze batean tarta batekin
04

Ospakizunak

Urtebetetzeak · Ezkontzak · Jaunartzeak · Ekitaldi bereziak

Ospakizun bereziren bat antolatzen ari zara? Kontatu zure ideia eta elkarrekin antolatuko dugu! Animazioa, gymkanak, dantzak eta jolasak adin guztietarako.

Gehiago jakin
Tximeletako taldea Urrezko Bikain saria jasotzen
19941994tik
Urrezko Bikain 2025 · euskararen kalitate-ziurtagiria

Nor gara?

Tximeleta gara

Tximeleta KKE Gipuzkoako hainbat ikastetxek, guraso-elkartek eta kolektibok aukeratutako eta bermatutako erakundea da, eskolaz kanpoko jarduerak, aisialdiko proiektuak eta prestakuntza programak osorik kudeatzeko.

Kalitatearekiko konpromisoa

  • Urrezko Bikain 2025 · euskararen kalitate-ziurtagiria
  • A Brontzea 2026 · kudeaketa aurreratuaren aitortza
  • 3K maila gorena · kirol-erakundeen kudeaketa
Ezagutu taldea

Misioa

Pertsonen ongizate fisikoa, emozionala eta afektiboa sustatzea.

Ikuspegia

Gipuzkoan ongizate fisiko eta emozionalean erreferentziazko talde berritzailea izatea: eskaintza osoa, bezeroengandik hurbil, profesionaltasunagatik aitortua eta beti euskara sustatuz.

Balioak

  • Talde-lana
  • Jarrera berritzailea
  • Kalitatearekiko konpromisoa
  • Profesionaltasuna
  • Zintzotasuna eta ilusioa
  • Bezeroarekiko orientazioa
  • Ludikoa
  • Inklusiboa
  • Kooperatiboa
  • Berdintasunezkoa

Gure ibilbidea

Gure historia

  1. 1994 Tximeleta jaio da

    Gure ibilbidea Donostian hasi genuen, gimnastika erritmikoko kirol-klub gisa.

  2. 2000 – 2009 Ikastetxeetan hazten

    Gipuzkoako ikastetxeetan gure presentzia sendotu genuen, kirol eta hezkuntza programen bidez.

  3. 2014 Etapa berri bat

    Kirol eta Kultur Elkarte gisa eratu ginen, gure proiektuak eta jarduera-eremuak zabalduz.

  4. 2023 Zilarrezko Bikain

    Euskararen kudeaketan dugun kalitatearekiko konpromisoaren aitortza jaso genuen.

  5. 2025 Urrezko Bikain

    Euskararen erabileran eta kudeaketan dugun kalitatea Urrezko Bikain ziurtagiriarekin aitortu ziguten.

  6. 2026 A Brontzea eta berrikuntza

    Kudeaketa aurreratuaren A Brontzea jaso dugu, eta inklusio, ongizate emozional eta hezkuntza-aisialdiko proiektu berriak bultzatzen jarraitzen dugu.

Haurrak eskolako jolastokian

Gure abantailak

Zergatik aukeratzen gaituzte ikastetxeek?

  • Diziplina anitzeko taldea

    Hezkuntza, kirol, psikologia eta aisialdi arloetako profesionalek eta begiraleek osatutako taldea.

  • Ratio egokiak

    Talde bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako ratioak, arreta hurbila eta pertsonalizatua eskaintzeko.

  • Aseguruak barne

    Erantzukizun zibileko asegurua, laneko arriskuen prebentzioa eta jarduera-protokoloak.

  • Familientzako txostenak

    Hiruhilero, ikasle bakoitzaren bilakaera eta aurrerapenak jasotzen dituen txosten pertsonalizatua.

  • Koordinazio zuzena

    Zuzendaritza-taldea beti eskuragarri, arreta eta komunikazio zuzena bermatzeko.

  • Ordutegi malgutasuna

    Ikastetxearen egutegira eta beharretara egokituta.

Euskaraz, Urrezko Bikain ziurtagiriarekin

Gure bezeroak

Gipuzkoako ikastetxe hauetan lan egiten dugu

Axular Lizeoa Bizarain Ikastola El Pilar Aldapeta María Pasaia Lezo Lizeoa Urumea Ikastola Telleri Santo Tomas Lizeoa Cristóbal Gamón Orereta Ikastola Salesianos Larrun Antonianos Mary Ward Aita Larramendi Ikastola La Salle Irun
Ondarreta Mundaiz Jesuitak Orixe Ikastola Elizatxo Colegio Alemán Zurriola Ikastola Karmengo Ama Paco Yoldi Udarregi Ikastola Ekintza Ikastola Pasai Antxo Ama Guadalupekoa Jakintza Ikastola Txingudi

Gure laguntzaileak

Elkarlanean aritzen garen erakundeak

  • Usurbilgo Udala
  • Paco Yoldi · Donostia Kirola
  • Donostiako Udala
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Gipuzkoako Gimnastika Federazioa
  • Euskal Gimnastika Federazioa
  • Kirol Aukera
  • Buruntzaldea
  • Donostia Kirola
  • Euskalit
  • Eusko Jaurlaritza

Iritziak

Familiek eta ikastetxeek diotena

4,6Google-n
★★★★★

Oso pozik gaude Tximeleta taldearen aldetik jaso dugun arretarekin. Bere profesionaltasunari, gertutasunari eta dedikazioari esker, haurrek jarduera bakoitzaz gozatzen dute ingurune seguru eta dibertigarri batean. Bereziki eskertu nahi dugu Julen eta bere talde osoak Larrun Eskolako udalekuetan jasotako tratua. %100ean gomendagarriak eskolaz kanpoko jardueretarako. Zalantzarik gabe, errepikatu egingo genuke.

Oriol FloresLarrun Ikastetxea · Udalekuak
★★★★★

Santo Tomas Lizeoan oso positiboki baloratzen dugu Tximeletarekin eskolaz kanpoko jarduerak eta udalekuak antolatzen eta garatzen izan dugun lankidetza. Talde osoaren profesionaltasuna, hurbiltasuna, inplikazioa eta konpromezua nabarmendu nahi ditugu, baita haurrei eskaintzen dieten tratu bikaina ere. Egokitzeko gaitasuna, jarrera ona eta gogo bizia duenez, jarduera bakoitza esperientzia aberasgarria eta dibertigarria da. Plazerra da txikienen hezkuntza eta ongizatearekiko ilusioa partekatzen duen talde batekin lan egitea. Eskerrik asko zuen lanagatik eta elkarrekin hazten jarraitzeagatik!

Santo Tomas LizeoaIkastetxea
★★★★★

Julenek lan bikaina egin zuen gure enpresa ekitaldian. Animazioa ikaragarria izan zen, eta guztiek, txikienek zein helduek, ondo pasatzea lortu zuten. Bere profesionaltasunari eta energiari esker, ekitaldia are bereziagoa izan zen. %100ean gomendatzen dugu eta, zalantzarik gabe, etorkizuneko ekitaldietarako ere izango dugu!

Angela Sofia Aranguren MejiaEnpresa-ekitaldia
★★★★★

Gure alaba 4 urtez egon da Gimnasia Erritmikoa egiten Tximeletarekin. Oso esperientzia aberasgarria izan da, bai kirolaren ikuspuntutik, bai talde baten parte sentitzeak suposatzen dituen baloreengatik, bai eta pertsonalki bere entrenatzailea izan den Idoiarekin lehenengo egunetik izan zuen feelingarengatik. Idoia oso maitagarria eta gertukoa izan da eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiogu, bereziki berari, eta baita talde guztiari ere. Gomendagarria!

Nerea Antonio IglesiasAma · Gimnastika erritmikoa
★★★★★

Esperientzia ederra txikientzat. Zumbako eskola batekin ospatu genuen urtebetetze bat, eta hasieratik erraztasunak izan ziren. Julen tartean sartu zen eta oso ondo artatu gintuen, eta Zumbaren klasea Eiderrekin ikusgarria izan zen. Neskek primeran pasatu zuten, eta modu desberdin eta original batean ospatu genuen. Oso gomendagarria, bai jasotako tratuagatik, bai zerbitzuaren kalitateagatik.

Mónica MartinUrtebetetzea · Zumba
★★★★★

Eskerrik asko guztiagatik! Umeek primeran pasatu zuten nire semearen ezkontzan! Profesional handiak!

Pilar PoloEzkontza
★★★★★

Tximeleta da onena: oso pertsona konprometituak, oso proiektu dibertigarriak eta, batez ere, oso profesionalak egiten dituzte.

Scott MarkhamTaldea
★★★★★

2020-2021 ikasturtetik Tximeletan lanean ari naiz, eta oso pozik nago enpresa honetako kide izateaz. Entzuna, baloratua eta kontuan hartua sentitzen naiz. Euskararen aldeko apustua egiten duen enpresa da, haur eta gazteen emozioei eta sentimenduei garrantzi handia ematen diena, eta talde-lana, giro ona eta energia positiboa sustatzen dituena. Sormena, dinamismoa eta eskaintzen dituen proposamenen aniztasuna ere nabarmenduko nituzke. Arazoren bat sortzen denean, beti aurkitzen duzu zu entzuteko eta ahal den neurrian laguntzeko prest dagoen jendea. Plazer bat da horrelako proiektu baten parte izatea!

Eider DadieBegiralea / Langilea
★★★★★

Nire alaba pozik dago jarduera guztiekin, giroarekin eta haurren arduradunarekin.

Alvaro FuentesAita · Eskolaz kanpoko ekintzak
★★★★★

Tximeleta kontratatu genuen lan egiten dudan hoteleko barne ekitaldi baterako, eta pozik gaude. Andrea haurrekin jolasten eta haiekin jarduerak egiten aritu zen, eta primeran pasatu zuten. Mila esker!

MariaHoteleko ekitaldia
★★★★★

Bikainak guztiagatik: konpromisoa, planteatutako ideian inplikatuak, langileen kalitatea, malgutasuna. Tximeletan urteanitzeko festa baterako bilatzen genuen haurrentzako animazio talde aproposa aurkitu dugu. Oso ondo zaindua sentitzen zara, tratu gizatiarra, eta emaitza 10 bat izan da!

Coro MiguelUrtebetetze anitzeko festa
★★★★★

Nire alaba pozik dago bere irakasle Anerekin. Mila esker denagatik eta uda zoriontsua izan!

RBK MDSFamilia
★★★★★

Erraza da beraiekin lan egitea eta profesional handiak dira.

Orereta IkastolaIkastetxea
★★★★★

Oso tratu hurbila eta profesionala. Oso erosoa haiekin lan egin ahal izatea! Errepikatuko dut, zalantzarik gabe.

Markel ArtolaAita · Donostia
★★★★★

Haiekin lan egitea plazer bat da!

Nahia ChamadoiraBegiralea / Langilea

Galdera ohikoenak

Jakin nahi duzuna, argi

Nola eman dezaket semea edo alaba jarduera batean izena?

Jarri harremanetan Tximeletarekin telefonoz edo posta elektronikoz, jarduera eta ordutegiak kontsultatzeko. Ondoren, bete webguneko «Izena eman» formularioa. Jaso bezain laster, plaza baieztatuko dizugu.

Nola eman dezaket alta edo baja?

Alta edo baja posta elektronikoz, telefonoz edo WhatsApp bidez eska dezakezu. Tximeletatik eskaera kudeatuko dugu eta familiari eta dagokion begiraleari jakinaraziko diegu.

Zein adinetatik aurrera parte har dezakete haurrek?

Jarduera bakoitzaren araberakoa da. Gomendatutako adinak jarduera bakoitzaren fitxan kontsulta ditzakezu, webguneko «Jarduerak» atalean.

Non egiten dira jarduerak?

Batez ere Donostialdeko ikastetxeetan eta kirol-instalazioetan, dauden espazioetara eta ikastetxe bakoitzaren beharretara egokituz.

Zer material behar du nire semeak edo alabak parte hartzeko?

Jardueraren araberakoa da. Materiala Tximeletak edo ikastetxeak eman dezake. Zalantzarik baduzu, idatzi iezaguzu posta elektronikoz.

Proposamen pertsonalizatu bat eska dezakegu?

Noski! Ikastetxe edo guraso elkarte bakoitzaren beharrak aztertzen ditugu eta haien helburu eta lehentasunetara egokitutako eskolaz kanpoko jardueren proposamenak diseinatzen ditugu.

Kontaktua

Hitz egin dezagun

Familia, ikastetxe edo guraso elkartea bazara, idatzi eta laster erantzungo dizugu.

WhatsApp bidez idatzi