ESTRESAREN KUDEAKETA

HELBURU ORROKORRA
Estresa modu osasungarrian identifikatzen, ulertzen eta kudeatzen ikastea, ongizate emozionala eta errendimendu akademikoa edo pertsonala hobetzeko.
HELBURU ESPEZIFIKOAK
- Estresaren seinale fisikoak, mentalak eta emozionalak ezagutzea.
- Estres erabilgarria eta estres kaltegarria bereiztea.
- Barne-presioa areagotzen duten pentsamenduak identifikatzea.
- Emozioak erregulatzeko teknika praktikoak ikastea.
- Denboraren antolaketa eta kudeaketa hobetzea.
- Azterketa, gatazka edo egoera zorrotzei aurre egiteko estrategiak garatzea.
METODOLOGIA
Tailer praktikoa eta esperientziala, honako hauetan oinarritua:
- Estres-egoera errealak identifikatzeko dinamikak.
- Arnasketa eta erregulazio fisiologikoko ariketa gidatuak.
- Kontzienteki gelditzeko eta pentsamenduak kudeatzeko teknika laburrak.
- Antolaketa lantzeko jarduerak eta lehentasunak.
- Hausnarketa partekatuko espazioak, ingurune seguru batean.
Parte-hartzaileak estresa zer den ulertzeaz gain, bere egunerokoan berehala aplika ditzakeen tresna zehatzak ikasten ditu.
INFORMAZIO ESKAERA





