GURE COVID 19 PROTOKOLOA

JARDUERAK

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZA

Etapa guztietan garapen integrala lantzeko, Tximeletatik eskolaz kanpoko jarduera ugari eskaintzen ditugu, bai gure instalazioetan, bai ikastetxeetan eta kiroldegietan.

BIDAIAK ETA IRTEERAK

Tximeletatik dinamizatu eta lagundu egiten dizugu antolatzen dituzun irteera eta bidaietan.

IZEN-EMAN GURE EKINTZETAN

Gure ekintzetan izen-emateko urrungo formulario hau bete behar duzu

DIBERTSITATE FUNTZIONALA DUTEN PERTSONENTZAKO EKINTZAK

Tximeletan pertsona guztien indarguneak sustatzeko lan egiten dugu, bakoitzaren gaitasunetan arreta berezia jarriz. Horretarako, hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu.

NEURRIRA EGINDAKO JARDUERAK

Tximeletan ere arreta eskaintzen diegu zure beharrei. Horregatik, gure zerbitzu guztiez gain, neurrira egindako jarduerak, formakuntzak, tailerrak… diseinatzen ditugu.

AKADEMIA

Tximeletan hezkuntza berrikuntzaren aldeko apustua egiten dugu. Gure zerbitzuen bidez zure ikaskuntza-erritmora egokitzen gara zure helburuak lortzeko.

ESKOLA ZENTROAK

Tximeletan Gipuzkoa eta Iparraldeko ainbat ikastola-ikastetxeetan 20 urte baino gehiagoko esperientzia dugu.

ZAINTZA

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Ikasturteko eskola egunetan eskaintzen den zerbitzua da. Goiz nahiz arratsaldez egiteko aukera eskaintzen da, ikastolako eta ikastoletako familien beharren arabera. Zerbitzuak, ludotekaren eredua bideratzen du, jolasak, mahai jokoak, irakurketa, margoketa…ekintzak burutzen direlarik.