PANTAILAK, SARE SOZIALAK ETA ADIMEN ARTIFIZIALA

HELBURU ORROKORRA
Sare sozialen eta adimen artifizialaren erabilera kontziente, kritiko eta osasungarria sustatzea, gehiegizko erabileraren arriskuak prebenitzeko eta identitate digitala eta ongizate emozionala indartzeko.
HELBURU ESPEZIFIKOAK
- Sare sozialek autoestimuan eta emozioetan nola eragiten duten aztertzea.
- Etengabeko konparazioari eta gizarte-presio digitalari buruz hausnartzea.
- Ingurune digitalean denbora eta mugak kudeatzen ikastea.
- Sare eta plataformetako adimen artifizialaren oinarrizko funtzionamendua ulertzeko.
- Eduki, filtro eta algoritmoen aurrean pentsamendu kritikoa garatzea.
- Identitate digital koherentea eta segurua sustatzea.
METODOLOGIA
Tailer dinamikoa eta erreflexiboa, honako hauetan oinarritua:
- Benetako egoerak eta egungo adibideak aztertzea.
- Sareetako esperientzia pertsonalei buruzko eztabaida gidatua.
- Erabilera digitalari lotutako emozioak identifikatzeko dinamikak.
- Edukien aurrean pentsamendu kritikoa izateko ariketa praktikoak.
- “Plan digital osasungarri” pertsonalizatuaren proposamena.
Helburua ez da debekatzea edo larritzea, gazte bakoitzak bere bizitza digitalean erabaki kontzienteagoak har ditzan irizpideak eta tresnak eskaintzea baizik.
INFORMAZIO ESKAERA





