TXIMELETA DSS 2017

Escrito porTximeleta Taldea 9 maiatza, 2017

Dagoeneko aste bete pasa da eta TXIMELETA DSS17-ko emozioak barneratu ditugu. Emozioak, bai, hortan datza, horretarako sortu dugu. Gimnasten emozio ugariak adierazteko eta besteei sentiarazteko. Azken finean berezi sentitzea da helburua.

Lan handia antolatzaile eta beste elkarteko arduradunentzat ere, baina gimnasten irribirrabak ikusteak ez du preziorik.

Larunbat arratsaldeko auzoetako ekintzetan izan genuen arrakasta handia izan zen, harro sentitzen gara gure hiriburuko haurren eta gazteen inplikazioaz, 400 bat partehartzaile izan genituen.

Carolina Rodriguez gimnasta olinpikoaren Master classetan, 150 gimansastek izan zuten halako esperientziaz gozatzeko aukera. Teknikaz at, Tximeletak sendotu nahi dituen baloreak ere transmititu zituen. Kirolak eta ikasketak bat egin dezakete, talde lana, laguntasuna eta norberarekiko eta besteenganako errespetua ikastea garrantzitsua da.

Bataplan!!! Zer esanik ez, gaztetxoak haien urduritasunak askatzeko eta gimnasten artean lagun berriak egiteko momenturik aproposena. Primeran pasa genuen eta Carolinarekin dantza eta hitz egin ahal izan zuten denek.

Hauek izan dira belodromoan egindako zozketen zenbaki sarituak. Saritua izan bazara Maiatzak 14a baino lehenago gurekin harremanetan jarri.

  • LARUNBAT GOIZA:        Kolore oria: 1º 449              Kolore urdina: 2º – 916 / 3º – 671 / 4º 717
  • LARUNBAT ARRATSALDEA:             Rifa arrosak: 1º – 22 / 2º – 82 / 3º – 383 / 4º – 920

Hauek izan dira riberasen egindako zozketaren zenbaki sarituak. Saritua izan bazara Maiatzak 19a baino lehenago gurekin harremanetan jarri.

  • Monte igeldo: 114
  • Aquarium: 467

Eskerrak eman nahi dizkiegu denda txiki, supermerkatu, enpresa…zuen ahaleginen artean eskainitako produktuengatik. Liburuxka txiki batetik, gimnasta eta txantxangorrien merienda arte. (BATAPLAN DISCO, EROSKI, DIARIO VASCO, SUPER AMARA, KIROL AUKERA, DEPORTES TOLOSA, LA CAIXA, LA DIGITAL, ENDAENEA GARDEN, EKOLOR, GABINETE PSICOLOGICO LOREA, BEREZIARTUA, KITOPARIAK, CASA ECEIZA, LA PERLA, AQUARIUM, MARTA G, IKASBIDE GURASO ELKARTEA, IKASBIDE AUZO ELKARTEA, VIKING, AMAYA SPORT, NAHIA LIBURU DENDA, GOENAGA, LABOAL KUTXA, ERREALA FUNDAZIOA, OLASAGASTI, SOLUCIÓN PROMOCIONAL, DVILLENA, SABADELL, MONTE IGELDO, TURBO TOUR ETA ZUMETA).

Haien babesagatik diputazio, udaletxe, federazio, patronatu, mila esker.

Baina batez ere gurekin gau eta egun diren Tximeletako bolondres guztiei Tximeleta berezko talde bezala funtzionatuko ez balu amets hau betetzea ezinezko litzateke.

Argazki guztiak

No hay comentarios
2

TE PODRÍA INTERESAR

Iruzkina uztea

*