TXIMELETA TOPAKETA

Escrito porTximeleta Taldea 12 apirila, 2019

Aurten Tximeleta Topaketa Usurbilgo Oiardo kiroldegian ospatuko dugu Maiatzak 11 arratsaldez eta maiatzak 12 goizez. Ekitaldia hiru txandatan antolatuta dago lehenengoa maiatzak 11, 16:40etan hasiko da eta 18:15etan bukatuko da, bigarrena maiatzak 12, 9:35etatik 11:10etara eta hirugarrena eta azkenekoa maiatzak 12, 12:00etan hasiko da eta 13:40etan amaiera emango diogu ekitaldiari.

Emanaldian, Donostia, Pasaia, Oiartzun, Usurbil eta inguruko 400 neska-mutil inguruk parte hartuko dute. Egun osoan zehar gimnastika erritmikoa ikusteko aukera edukiko duzue dohainik.

 

Tximeleta taldetik familia eta lagun guztiei aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu beti erakusten duzuen jarrera eta laguntza positiboagatik.

 

Animatu eta etorri guretzat hain polita eta berezia den egunaz gozatzera!

No hay comentarios
1

TE PODRÍA INTERESAR

Iruzkina uztea

*